XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NERE SEME ABZALO! Lehen ager-aldia

Dabid: (Jarririk bi ateen artean eta galeria baten pean): Hau gaua, gau luzea! Nola iragan ote da gau huntako gudua?.

Nere gizonak nausitu ote dire?.

Ez ahal dituzte, halere, Abzalo nere semearen gizonak errautsi?.

Begiralea: (Gorago, galeria batean, leihotik beha dagona): Errege jauna, huna gizon bat urrunean lasterka heldu.

Dabid: (xutiturik): Bakarrik balin bada, berri on bat dauka ezpainetan.

Iheslariak, berri tzar ekarleak tropaka dabiltza abereak bezala.

Begiralea: Huna bertze gizon bat, lasterka datorrena; eta hau ere bakarrik.

Dabid: Hau ere berri on ekarlea da, beraz.